ARRANTZA
Hondarribiko itsasontziek ingurugiroarekin oldakor ez diren teknikekin konpromisoa dute, arrantza baliabideen jasangarritasuna bilatuz. Honez gain, Kofradia arrain- stocken segimenduetan elkarlanean ari da, kalen egoera zein den benetan jakiteko.
Teknika hauekin batera, ontziteriak lortutako arrainaren kalitate gorenaren bila ari da. Horretarako, bikaintasunaren atzetik ibiltzen da bai arrantzan bai erabileran, sistema fidagarriekin batera. Honek guztiak Kalitate marka dakar ondorio gisa.
Harrapatutako espezieetariko batzuk dira: antxoa, berdela, hegalmotza eta hegaluzea, beste espezie batzuen harrapaketak ere garrantzi handia du, hala nola, sardina eta txitxarroa.
Martxoaren hasieran eta ekainaren erdialdera arte, ontziteria ibiltzen da antxoa, sardina, txitxarro, berdela eta antzeko espezietan lanpetuta ibiltzen da. Hegaluzea eta hegalmotzaren sasoia ekainetik azaro arte luzatzen da.
ARRANTZA KANABERAZ
Kanaberaren bitartez edota eskuzko arrantza-aparailuaz eginikoa, definizioz, dagoen arrantza erarik hautakorrena da. lan indar handia eta etengabeko ahalegina beharrezkoa ditu emaitza onenak lortu ahal izateko.
Arrantza sistema honek amu bizia erabiltzen du, amua ezberdina delarik arrainaren arabera, hegalmotza zein hegaluzea.
Teknika hau modu honetan atzemandako espezien kalitate bikaina lortzeko onena dela garbi dago, hegalmotz ospetsua eta hegaluzea, esaterako.
HEGALMOTZA
Zalantzarik gabe, Hondarribian atzemandako espezien artean erregea dugu. Kanaberaz edo eskuko arrantza-aparailuz, tamainaren arabera, atunaren munduan, merkatu balio handienetakoa duen espeziea da. Kalen ezaugarriak batetik, arrain mota honen urritasunarekin batera, oso baliabide estimatua bihurtzen dute.
Hondarribiko ontziek, kalitate gorena lortzeko bitarteko eta ezagutzak dituzte. Froga modura, Japoniako merkatu zorrotzarekin elkarlanean eginiko gaur egungo eta iraganeko esperientziak ditugu. Hondarribiko ontziek burututako bidalketa frogek emaitza apartak ekarri dituzte beti, prezioetan eta produktuaren harreran. Horrela, merkatuak badaki produktu hau primerakoa dela, espezie, urritasun eta tratamenduaren kalitateagatik.
Patroiek zen eskifaiek, tekniko adituek emaniko trebakuntza-ikastaroak jaso dituzte ikasteko tunidoen erregea nola atzeman, maneiatu eta mantendu.
ICCAT sortu denetik, urtero adituekin elkarlanean ari gara, atzemandakoen kopurua, neurriak eta esfortzua adierazten diegu garbi-garbi. Era berean, zientifikoen markaketa kanpainetan parte hartzen dugu, eta gure itsasontzietan behatzaile zientifiko ugari ibiltzen dira.
Hegalmotzaren inguruan aipatu behar da stockaren egoera dela eta, 2006. Urtean Kroazian Hegalmotzaren Errekuperazio Plana erabaki zen, bertan erabakitako neurriak gure ontziteriak martxan jarri zituen 2007ko kanpainan, plan horren aldeko atxikimendua azalduz.
XAXIANGO ARRANTZA
Hari sendoz eginiko aparailua, honen muturrean arrainarentzako mota eta tamaina egokia duen latoizko amua jartzen zaio. Amuak lasta darama uretatik irten ez dadin.
Hauek ontziaren alboetan jartzen dira ababor eta istriborrera hegal izeneko haga batzuen bitartez, harrapakinak jar dezaketen erresistentzia jasateko gai direnak.
Bakoitzean lauzpabost eraztun jartzen dira eta malote bana hauetan, txopan ere hiru malote gehiago jartzen dira, bi hegaletan eta bestea erdialdean.
DONE PEDRO
DONE PEDRO eta Hondarribiko Kofradiak bezero guztiei beren produktu guztien trazabilitate osoa eskaintzen diete.