Kofradia
NORTZUK
GAREN
Irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburu nagusia Kofradiako kideen beharrei erantzuna ematea da. Hornidura, tresna, izotza, aholkularitza, erakundeekiko harremanak eta abar.
Kofradiako instalazioetan arrainaren deskarga lanak eta enkantea, izotz eta gasolioaren banaketa eta bestelako portu zerbitzuak burutzen dira.
HISTORIA
Ordutik hona, ugariak izan dira arrain salmentarako tokiak. 1997an gaur egungo Kofradiaren behin betiko egoitza zabaldu zen.
Balearen ehiza.
Balearen ehizaren lehenengo datu historikoak, euskal arrantzaleak ditu aitzindari. Honi buruzko lehen dokumentazioa 1200. Urteko abenduaren 31koa da. Honetan Alfontso VIII. Erregeak urtero bale bat eskatzen zien arrantzaleei.
Datu gehiegi ez dagoen arren, badirudi balearen ehiza oso errotua zegoela gure arrantzaleen artean, garai horretako armarri eta zigiluetan agertzen diren irudiak lekuko.
Pariseko Nazio Agiritegian 1335ko Hondarribiko zigilu bat dago gorderik, bertan arrantzaleak balea arpoiaz jotzen agertzen dira, Kofradiaren armarrian agertzen diren bezala.
KOFRADIAREN GOBERNU SAILAK
Asanblada edo Junta Orokorra
Kide guztien eta artezkari organo guztien goi mailako ordezkari organoa da.
Asanblada ontzietako jabeen eta langileen ordezkariek osatzen dute, parekideko ordezkaritza irizpidea jarraituz.
Zuzendaritza Batzordea
Kofradiako zuzendaritza, administrazioa eta kudeaketa organoa da. Lehendakaria ( Abad Nagusia ), lehendakariordea eta Asanblada Orokorraren kideekin osatuta, gutxienez, 4, gehienez, 14.
Asanbladako parekideko ordezkari irizpide berak jarraituz, Kofradiako kudeatzaile-idazkariak berak edukiko du erantzukizun bera Zuzendaritza Batzordean hitzarekin baina botorik gabe, bilera guztietan egongo delarik. Zuzendaritza Batzordeko agintaldiak 4 urtekoa izango da.
TRADIZIOA
San Pedro Apostol jaieguna (Ekainak 29)
Gaur egun, tradizioa gordetzen da, baina flotaren beharren arabera, hauteskundeak lau urtetik behin ospatzen dira Kofradiako egoitzan.
Karmen Amabirjinaren jaieguna (Uztailak 16)
Ospakizun hau itsas-prozesio bat izan ohi zen, eta bertan Kofradiako itsasontzi batean Karmen Amabirjinaren irudia eramaten zen Hondarribiko portutik badiara.
Hor lore eskaintza egiten zen itsasoan galdutako itsasgizonen izenean.
Nahiz eta tradizio hau urte askotan galdurik izana, duela gutxi berreskuratu egin da.
Santiago Apostol jaieguna (Uztailak 25)
San Pedro egunean bezala, prozesioa eta agintariak Arrantzaleen Hermandadeko arkutik Hondarribiko elizara joaten da. Jaiegun honetan, arrantzale baten alabak, Abad Nagusiak aukeratuta, “ Kutxa “ deritzona, barruan Kofradiako urteko kontuen liburuak daukana, buruan darama. Behin gazte hau sakristiara heldu dela, agintarien aurrean joandako kanpainako emaitzak irakurtzen dira.
Segidan, eta 4 urtetik behin, Zuzendaritza batzordeko kideak aukeratzen dira.
Ekitaldia amaitutakoan, prozesioa Hermandadeko Arkura itzultzen da, musika bandarekin batera, eta neska gazteak oparotasun errito bat hasten du, birak ematen ditu Kutxa buruan duela. Tradizioaren arabera, zenbat eta bira gehiago eman orduan eta ugariagoa izango da arrantza urtea.
Txikitua (Abenduan, hilaren erdian)
Gaur egun, beharra ez bada ere, ohitura gordetzen da.
Gabonetako Meza Jaieguna (Abenduak 24)
Abenduaren 24ko goizean, 9etan, Guadalupeko Saindutegian meza ospatzen da,
Arrantzale guztiekin, eta gero hamaiketakoa hartzen da.
DONE PEDRO
DONE PEDRO eta Hondarribiko Kofradiak bezero guztiei beren produktu guztien trazabilitate osoa eskaintzen diete.