Lonja
Lonjan pisatu, hoztuta mantendu eta ikuskatu egiten da, Kofradiak kontrol ekonomiko eta sanitario fidagarria eramateko. Azkenean, arraina gela batean jartzen da eta bertan enkanterako ikuskatu eta aukeratzen da.
Erosleek, era zuzenean edo bitartekoen bidez, enkantea segitzen dute eta arraina erosten dute paper guztiak betez.
Salmentarako bi sistema daude, enkantea eta lehen salmenta. Biek baldintza bera dute eta prozesu osoa Kofradian jaso beharra dago.
Enkantean, arraina deskargatu berritan ikuskatu ondoren, erosleek parte hartzen dute, enkantea beherantz egiten dela, sistema elektroniko modernoak prezio jaisten erakusten duelarik erosle batek gelditu arte.
Lehen salmentan, ontziak arrain sorta eman ahal dio adostutako prezioan hitzartutako erosleari, enkantetik kanpo. Esan bezala, eragiketa hau Kofradiak kontrolatzen du, sorta zuzen azaldu dadin estatistiketan.
Era honetan, Hondarribian lorturiko arraina mundu osoan gozatzen da, merkatu global zorrotzenetara ere helduz, baita sukaldari onenen mahaietara ere.
INSTALAZIOAK
Pisaketa baskula :
Gure instalazioetan hainbat pisaketa baskula ditugu, bai barnekoak arraina pisatzeko, bai kanpokoak izotz eta kamioentzat.
Hozkailu- ganberak:
Kofradiak, salmentaren beharrak betetzeko hainbat hotz-instalazio ditu.
Enkante Aretoa:
Enkante aretoa salmentak burutzeko, kontrolatzeko eta hauen segimendu egiteko azken aurrerapen teknikoak ditu.
Zamaketa Kaia:
Zamaketa kaia zabala du, arrainaren igarotze arina bermatuz, mundu zabala helburu duela.
Jeleria:
Eraikin nagusira erantsirik, izotz fabrikak Hondarribiko itsasontziak munduko arrainik onena lortzeko ezinbestekoa den material honekin hornitzen ditu. Itsasontziei zein erosleei zerbitzua ematen die.
Instalazio hauek egunero 90 tona izotz egiten dute, eta 400 tona gordetzeko lekua dute.
Erosleentzako izotz zerbitzua garraio pneumatikoz egiten da, jeleriatik lonja barruraino.
Kutxak garbitzeko tresna:
Kofradiak kutxak garbitzeko eta desinfekzioko instalazioak ditu, hauek berriz erabiltzeko. Eguneko garbiketa gaitasuna 20.000 alekoa da.
Sareak egiteko eta konpontzeko eraikina:
Emakume sare-konpontzaileak bere lana egiteko eraikina badago. Eraikin honetan sareak garraiatzeko eta manipulatzeko tresneria badago.
Itsasontzien xaiak:
Kofradiako itsasontzi bakoitzak 75 m2-ko xaia du, bere arrantzarako tresneria gordetzeko.
Arrantza tresneriaren salmenta zerbitzua:
Kofradiak arrantza tresneria eta itsasoan erabilgarriak diren gauzak ( jantziak …) salmentarako zerbitzua dauka, kide guztientzat eta publikoarentzat irekia.
DONE PEDRO
DONE PEDRO eta Hondarribiko Kofradiak bezero guztiei beren produktu guztien trazabilitate osoa eskaintzen diete.