Hondarribiko flota Kofradiako bihotza da, ontzi bakoitza enpresa bat delarik. Ontziteria osatzen duten ontziek, urtean zehar, sasoiaren arabera, hainbat arrainetan ari dira: antxoa eta berdela, erregea den hegalmotz edo zimarroiari bide egiten diote, baita bonito edo hegaluzea ere.
Flota honen ezaugarririk handiena, itsas espezien iraupena bermatzen duten arrantza sistema jasangarriekiko konpromisoa da. Tradiziozko sistema hauek belaunaldiz belaunaldi betikotu dira, horrela aitonengandik aitarengana eta aitarengandik semearengana, herri honen arrantzarekiko konpromisoa berrituz. 
Bestalde, arrantzaleen segurtasuna bilatzen da, baita lanerako baldintza egokienak ere, ontziteriaren berriztatze eta modernizatzea etengabekoak dira beraz, komunikatzeko eta kokatzeko azken aurrerapen teknologikoak gehitu direlarik. |