Cofradia Mareantes de San Pedro
Cofradia Mareantes de San Pedro
COFRADIA HONDARRIBIA
NORTZUK GARENLONJAINSTALAZIOAKOINTZIDIAARRANTZAESTATISTIKAKGALERIA COFRADIA HONDARRIBIA
HASIERA METEO KONTAKTU
Cofradia Mareantes de San Pedro
LONJA
Lonjan pisatu, hoztuta mantendu eta ikuskatu egiten da, Kofradiak kontrol ekonomiko eta sanitario fidagarria eramateko. Azkenean, arraina gela batean jartzen da eta bertan enkanterako ikuskatu eta aukeratzen da.

  COFRADIA HONDARRIBIA    COFRADIA HONDARRIBIA    COFRADIA HONDARRIBIA

Erosleek, era zuzenean edo bitartekoen bidez, enkantea segitzen dute eta arraina erosten dute paper guztiak betez.

Salmentarako bi sistema daude, enkantea eta lehen salmenta. Biek baldintza bera dute eta prozesu osoa Kofradian jaso beharra dago.

Enkantean, arraina deskargatu berritan ikuskatu ondoren, erosleek parte hartzen dute, enkantea beherantz egiten dela, sistema elektroniko modernoak prezio jaisten erakusten duelarik erosle batek gelditu arte.

                             COFRADIA HONDARRIBIA    COFRADIA HONDARRIBIA    


Lehen salmentan, ontziak arrain sorta eman ahal dio adostutako prezioan hitzartutako erosleari, enkantetik kanpo. Esan bezala, eragiketa hau Kofradiak kontrolatzen du, sorta zuzen azaldu dadin estatistiketan.

Era honetan, Hondarribian lorturiko arraina mundu osoan gozatzen da, merkatu global zorrotzenetara ere helduz, baita sukaldari onenen mahaietara ere.

                      COFRADIA HONDARRIBIA            COFRADIA HONDARRIBIA  
 
Cofradia Mareantes de San Pedro