| Balearen ehizaren lehenengo datu historikoak, euskal arrantzaleak ditu aitzindari. Honi buruzko lehen dokumentazioa 1200. Urteko abenduaren 31koa da. Honetan Alfontso VIII. Erregeak urtero bale bat eskatzen zien arrantzaleei.
Datu gehiegi ez dagoen arren, badirudi balearen ehiza oso errotua zegoela gure arrantzaleen artean, garai horretako armarri eta zigiluetan agertzen diren irudiak lekuko.
Pariseko Nazio Agiritegian 1335ko Hondarribiko zigilu bat dago gorderik, bertan arrantzaleak balea arpoiaz jotzen agertzen dira, Kofradiaren armarrian agertzen diren bezala.
|
|
|