|
| Portuko ekintzei beharrezkoak diren zerbitzu eta laguntza emateko instalazio onenekin hornitu da Kofradia. Etengabeko hobekuntza du helburu, arrantza portua kalitatezko zerbitzuan buru mantentzeko inbertsioen plangintza eginez. |
|
|
Gure instalazioetan hainbat pisaketa baskula ditugu, bai barnekoak arraina pisatzeko, bai kanpokoak izotz eta kamioentzat. |
|
Kofradiak, salmentaren beharrak betetzeko hainbat hotz-instalazio ditu. |
|
|
|
 |
|
 |
|
|
|
|
Enkante aretoa salmentak burutzeko, kontrolatzeko eta hauen segimendu egiteko azken aurrerapen teknikoak ditu. |
|
Zamaketa kaia zabala du, arrainaren igarotze arina bermatuz, mundu zabala helburu duela. |
|
|
|
 |
|
 |
|
|
|
| Arrantza tresneri salmenta serbitzua |
|
|
|
Kofradiak arrantza tresneri eta itsasoan erabilgarriak diren elementuak (jantziak etabar) salmentarako serbitzua dauka, kide guztientzat eta publiko orokorrentzat irekia. |
|
Kofradiak kutxak garbitzeko eta desinfekzioko instalazioak ditu, hauek berriz erabiltzeko. Eguneko garbiketa gaitasuna 20.000 alekoa da. |
|
|
|
 |
|
 |
|
|
|
| Sareak egiteko eta konpontzeko eraikina |
|
|
|
Emakume sare-konpontzaileak bere lana egiteko eraikina badago. Eraikin honetan sareak garraiatzeko eta manipulatzeko tresneria badago. |
|
| Ontzi biltegi partikularrak |
|
|
|
Kofradiako ontzi bakoitzak 75 m2 biltegia du, bere arrantzarako tresneria gordetzeko. |
|
|
|
 |
|
 |
|
|
|
| Eraikin nagusira erantsirik, izotz fabrikak Hondarribiko itsasontziak munduko arrainik onena lortzeko ezinbestekoa den material honekin hornitzen ditu. Itsasontziei zein erosleei zerbitzua ematen die.
Instalazio hauek egunero 90 tona izotz egiten dute, eta 400 tona gordetzeko lekua dute.
Erosleentzako izotz zerbitzua garraio pneumatikoz egiten da, jeleriatik lonja barruraino.
|
|
|
|